Getxoko Udalak bultzatutako ekimena da, zure proposamen, behar eta kezkak zuzenean ezagutzeko, zure auzoa leku hobeagoa izan dadin.

Zer jasoko dugu “Getxo txukun” programan?

Obra txikietarako dagoen aurrekontuarekin auzoan egin daitezkeen hobekuntzak.

Programa honetan zer ez da sartzen?

1. Jarduera estrategikoak, esate baterako, kaleak, parkeak edota auzoak osorik berriz urbanizatzea.

2. Ekipamendu handiei, kiroldegiari, igerilekuei, osasun zentroei eta abarri lotutako eskaerak.

3. Teknikoki edota ekonomikoki bideragarriak ez diren proposamenak.

4. Udalaren eskumenekoak ez diren esku hartzeak.