Herritarrek 423 ekarpen egin dituzte Algortako esparru bat hobetzeko

01/03/2017
 
Herritarrek 423 ekarpen egin dituzte Algortako esparru bat hobetzeko

Getxoko herritarrek, Getxo Txukun. Auzoz auzo, kalez kale parte-hartze izaerako programaren bitartez, 423 ekarpen egin dituzte hobekuntzak egiteko Algortako kale hauen inguruan: Bidezabal, Ollaretxe, Salsidu eta Beato Domingo Iturrate, hain zuzen. Proposamenak alor hauekin lotuta daude: irisgarritasuna, mugikortasuna, hiri-altzarien mantentze-lanak; garbiketa eta berdeguneak zaintzea; segurtasuna eta poliziaren zaintza; argiztapena; gazteen lonjak; Ogasuna eta Komunikazioa, besteak beste. Programa honetan, Udalak 230.000€ inbertitu ditu. Halaber, herritarrek egindako ekarpenek zenbateko hori gainditu dutenez, aurreikusitako zenbait jarduera udal aurrenkotuaren beste aurrekontu-sail batzuen kontura egingo dira.

Imanol Landa Getxoko alkateak, eta Amaia Agirre Partaidetzarako zinegotziak prozesu horren emaitzei buruzko informazioa eman dute, zeinek 2016ko ekainaren 28tik uztailaren 11ra bitartean herritarren ekarpenak jaso zituen. Ondoren, proposamenak zenbatu, aztertu eta teknikoki baloratu zituzten. “Auzoa entzun ondoren eta iradokizunak aztertu ondoren”, esan du Alkateak, “bagaude martxan iradokizun horiekin lotuta dauden ekintza zehatzak bultzatzeko. Auzokoek badute eskura jada erantzun eta azalpen argi bat haien iradokziun eta proposamenen inguruan, aurrekontu eta egikaritze-epea zehaztuta“.

Imanol Landak adierazi duenez gobernu taldeko helburu bat da “herritarrekiko zuzeneko harreman eta komunikazio bide berriak finkatzea, herritarren parte hartzearen bidez, gardentasunaren bidez eta datu irekien bidez”. Getxo Txukun programa Gobernu Irekiaren Gida Planaren barruan aurreikusten diren ekintzen artean dago”. Halaber, Landak esan du “Getxoko Udalak ibilbide luzea du Herritarren Parte-Hartze, Gardentasun eta Open Data gaietan. Azken urteotan, udal arlo guztietan zeharka hainbat organu, plan, programa, egitasmo eta esperientzia garatu dira Getxoko errealitatea ikuspegi ezberdinetatik ezagutzeko eta gardentasunean eta herritarrekiko komunikazioan hobetzeko asmoz”.

Prozesuaren emaitzak

Amaia Agirre Partaidetzarako zinegotziak gogoratu duenez, 189 lagunek parte hartu zuten Getxo Txukun. Auzoz auzo, kalez kale programa honetan, zeinek helburua duen herritarren proposamenak, beharrak eta kezkak zuzenean ezagutzea. 142 herritarrek idatzita aurkeztu zituzten ekarpenak, 27k aurrez-aurre eta 20k on line.

Obra txikietarako dagoen aurrekontuarekin auzoan egin daitezkeen hobekuntzak jaso dira”, esan du Agirrek. Agirrek aurreratu duenez, Irisgarritasuna eta mugikortasuna” atalean egin diren edo egingo diren jarduketek “zerikusia dute eskaileren, arrapala mekanikoen edota igogailuaren mantentze-lanekin, eta Bidebarrietan, Salsidun, Kasunen, Bidebitarten, Erredentorren edo Ollarretxen egingo diren hainbat hobekuntza lanekin.

“Hiri antolamenduan”, besteak beste, inguru horretako kaleak, plazak eta bidegorriak birmoldatuko dira, eta neurriak hartuko dira Sarrikobaso kalean erortzeko zorian dauden eraikinei dagokionez. Halaber, proposamenak jaso dira ondorengo gaiei buruz: hiri-altzariak, espaloiak eta kaleak garbitzea, lorezaintza, parkeak eta elkartzeko espazioak … eta zirkulazioa eta bide-segurtasuna hobetzea.

Informazio foiletoa

Herritarrek 423 ekarpen egin dituzte Algortako esparru bat hobetzeko