GETXO TXUKUN PROZESUAREN AMAIERA AREETAN

05/07/2017
 
GETXO TXUKUN PROZESUAREN AMAIERA AREETAN

Getxo Txukun partaidetza-prozesua pasa den ekainaren 4an amaitu zen Areetan.

Iradokizunak jasotzeko eremua honako kale hauek mugatutakoa izan da: Eduardo Koste kaletik Gobela kalearekin batzen den guneraino, Gobela, Ibaigane eta Amaia kaleak (Getxoko aldean), eta Errebitarte kalea, Getxoko udalerrian dauden etxebizitzetan.

Hauexek izan dira parte hartzeko bide erabilgarriak:

1-. Zure auzoa hobetzeko iradokizunak ebakigarrian idatziz eta hainbat kaletan kokatu ziren postontzi gorrietan utziz: Areetako geltokiaren sarreraren ondoan, Gobela kalearen kantoian, Santa Ana plazan eta Jolastokieta eta Gobela kaleen arteko kantoian. Postontziak maiatzaren 19tik ekainaren 4ra bitartean egon ziren jarrita.

2-. Maiatzaren 27an Gobela eta Santa Ana arteko kantoian kokatu zen karpan, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara.

3-. Baita atari honen bidez ere.

Guztira 624 proposamen bildu dira eta orain horiek guztiak baloratzeko unea da, egingarri eta bideragarri diren konpromisoak gauzatzeko.

Eskerrik asko prozesuan parte hartu duten lagun guztiei, partaidetza oso garrantzitsua da udalerriko auzokoen beharrak zein diren jakiteko.

Lagundu iezaguzu Getxo hobetzen ¡

GETXO TXUKUN PROZESUAREN AMAIERA AREETAN