Hona hemen web-orri honi etekina ateratzeko modu onenari buruzko informazioa. Argi itzazu zeure zalantzak eta ezagutu zer eskaintzen dizun.
1. urratsa: Erregistra zaitez.
Aktiboki parte hartu ahal izateko lehenengo eta behin erregistratu behar duzu. Horretarako, hasierako pantailaren eskuineko aldean aurkituko duzun “Erregistra zaitez” ikonoan sakatu behar duzu. Behin barruan egonda, bete itzazu posta elektronikoaren edota Facebook-en bidez erregistratzeko argibideak.
Erregistratu barik web-orriaren atal guztiak bisitatu ahal izango dituzu baita informazio guztia lortu ere, baina ezin izango duzu iritzirik eman.
2. urratsa: Hartu parte.
2.1. Bidal ezazu zeure proposamena.
Udalari proposamenik egin nahi izanez gero, orrialde nagusian aurkituko duzun maparen bidez egin dezakezu, “Egizu proposamen bat” atalean sakatuz.
Nola bidal dezakezu zeure proposamena?
Hau baino ez duzu egin behar: gehitu iezazkiozu proposamenari izenburu bat, testu bat edota proposamenaren deskribapen bat eta, nahi baduzu, argazki bat ere. Egin bezain laster, posta elektronikoaren bidez jasoko dugu eta ezarritako erabilera-arauak betez gero, gai-egoeran jarriko dugu gainontzeko erabiltzaileek ikus eta horri buruzko iruzkinak egin ahal izateko.
2.2. Udalak galdetzen du.
Atal honetan azaldu ahal izango duzu zeure iritzia Getxoko herritarren iritzia ezagutzeko asmoz aldiro-aldiro aterako diren hainbat gairi buruz.
Nola har dezakezu parte “Udalak galdetzen du” atalean?
Inkesta-tresna bat da, aplikazioaren beraren argibideak betez erraz-erraz iritzia eman ahal izateko. “Udalak galdetzen du” atalean sartzeko eskuineko alboko barran agertzen den ikonoan edota ezkerreko beheko aldeko ikonoan sakatu baino ez duzu egin behar.
Zalantzarik edota azaldu nahi duzun arazoren bat helarazteko galderarik zein atariaren funtzionamendua hobetzeko iradokizunik izanez gero, harreman-galdeketa honen bidez jakinarazi ahal duzu.